2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XVII. edizioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2019 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2019, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2019, polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2019 eta silesieraz Ojrowizyjŏ Junior 2019) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamazazpigarren edizioa izan zen. Gliwiceko Gliwice Arena aretoan ospatu zen, Polonian, azaroaren 24an.
2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Azaroaren 24, 2019 |
Egoitza | Gliwice Arena, Gliwice |
Aurkezlea(k) | Ida Nowakowska Aleksander Sikora Roksana Węgiel |
Antolatzailea | Telewizja Polska (TVP) |
Partaide kopurua | 19 |
Irabazlea | "Superhero" Viki Gabor Polonia |
Garailea Poloniako Viki Gabor izan zen, "Superhero" abestiarekin. Poloniaren bigarren garaipena izan zen. Lehen aldiz irabazi zuen herrialde batek ondoz ondoko edizioetan, eta lehen aldiz irabazi zuen herrialde antolatzaileak etxean.
Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte guztira. Azerbaijan eta Israel erretiratu egin ziren eta Espainia hamabi urteko eten baten ostean itzuli zen.