5S
From Wikipedia, the free encyclopedia
5S Japonian sortutako enpresa-kudeaketa metodoa da. Izena ematen dioten bost hitzak, japonieraz ahoskatzen diren bezala gure grafiara aldatuko bagenitu, S letraz hasten diren bost hitz dira.
5S metodoa bost hatsarre sinple hauetan dago oinarritua:
- Seiri (整理): Antolakuntza. Beharrezkoak ez direnak baztertu. Beharrezkoak sailkatu.
- Seiton (整頓): Ordena. Beharrezkoak direnak ondo kokatu.
- Seisō (清掃): Garbitasuna. Zikinkeria desagerrarazi.
- Seiketsu (清潔): Estandarizazioa. Anomaliak markatu.
- Shitsuke (躾): Diziplina. Hobetzeari ekin etengabe.
Informazio gehiago Izendapena, Azalpena ...
Izendapena |
Azalpena |
Helburu nagusia | |
---|---|---|---|
Sailkatu, antolatu | 整理, Seiri | Baztertu lanerako beharrezkoak ez diren elementuak. | Baztertzea lan egiteko eremutik beharrezkoa ez den guztia. |
Ordenatu | 整頓, Seiton | Antolatu lanerako beharrezkoak diren elementuak, eskura eta ondo kokatuta egon daitezen. | Antolatzea lantokia ahalik eta modurik efizienteenean. |
Txukundu, garbitu | 清掃, Seiso | Garbitu zikinkeria. | Hobetzea lantokiko eremu guztietako garbitasuna. |
Estandarizatu | 清潔, Seiketsu | Markatu anomalia guztiak. | Aurrea hartzea sortuko den desordenari eta zikinkeriari. Adostu arauak eta prozedurak etorkizuneko desordenak saihesteko. |
Eutsi diziplinari (txukuntasunari eusteko behar den diziplinari) | 躾, Shitsuke | Eutsi etengabeko hobekuntza prozesuari. | Sustatzea bide horretatik doazen ahaleginak. |
Itxi