Agnes Grey
From Wikipedia, the free encyclopedia
Agnes Grey 1847an Anne Brontë idazle ingelesak idatzi eta argitaratu zuen eleberri bat da. Eleberria izen bereko etxe-irakasleari buruz doa, eta Anne Brontëk berak gai honetan izan zituen esperientzietan oinarritua dago. Era berean, egile honen lehen eleberria izan zen. Bere ahizpa Charlotte Brontëk idatzitako Jane Eyre lanean bezala, hau etxe irakasle batek aurre egin behar zion egoera prekarioa eta emakume gazte bati nola eragiten dion adierazten duen eleberri bat da.
Datu azkarrak Agnes Grey, Datuak ...
Agnes Grey | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Anne Brontë (1847) |
Argitaratze-data | 1847ko abendua |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Agnes Grey |
Argitaletxea | Thomas Cautley Newby (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Itxi
George Moore eleberrigile irlandarrak Agnes Grey "literatura lan ingelesen artean prosazko narratibarik perfektuena" bezala laudoriotu zuen.