Akad inperioko hizkuntza semitiko desagertua From Wikipedia, the free encyclopedia
Akadera[1] (akaderaz: 𒀝𒅗𒁺𒌑; logograma 𒌵𒆠) ekialdeko hizkuntza semitikoa da, haraitzina Mesopotamian, bertzeak bertze, asiriarrek eta babiloniarrek erabilia. Haren sorburua Akad hirian zuen.
Akadera | |
---|---|
lišānum akkadītum | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Asiria eta Babilonia |
Hiztunak | hildakoa (K . o. 100) |
Ofizialtasuna | hasieran Akad, gero lingua franca Ekialde Hurbilean |
Eskualdea | Mesopotamia |
Hizkuntza sailkapena | |
Afroasiarra Semitikoa | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Idazkera kuneiformea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | akk |
ISO 639-3 | akk |
Glottolog | akka1240 |
IETF | akk |
Mesopotamiara semiten uhinekin heldu zen 2800 K.a. urteetan. Gero, Akadtar Inperioan hizkuntza ofiziala bihurtu zen, sumerieraren ordez. Idazkera kuneiformea erabiltzen zuen. Maritik (gaurko Siriako ekialdean) Susara (Irango hegoaldean) zabaldu zen. K.a. 2000 urteetan antzinako akaderatik bi hizkera irten dira: babiloniera eta asiriera.
Hammurabi Kodea babilonieraz idatzita dago. Bere garaian, babiloniera Ekialde Hurbilan lingua franca zen (adibidez, Egiptoko faraoien eta hititen erregeen artean); baina Persiar Inperioarekin pixkanaka, herriko hizkuntza gisan desagertu zen, eta III. mendetik aurrera ez dago idatzirik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.