Akitania Berria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Akitania Berria[1][2] (okzitanieraz Novèla Aquitània; frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.

Quick facts: Akitania Berria, Geografia, Hiriburua, Azaler...
Akitania Berria
Nouvelle-Aquitaine
FlagNouvelleAquitaine.png
flag of Nouvelle-Aquitaine (en) Itzuli
BlasonNouvelleAquitaine.svg
Nouvelle-Aquitaine region locator map.svg
Geografia
HiriburuaBordele
44°50′16″N 0°34′46″W
Azalera84.061
Punturik altuenaPic Palas
MugakideakLoirerria, Erdialdea-Loira Harana, Auvernia-Rodano-Alpeak, Okzitania, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Aragoi
Administrazioa
PresidenteaAlain Rousset (PS)
Alain Rousset
Demografia
Biztanleria6.033.952 (2020)
Green_Arrow_Up.svg23.663 (2019)
Dentsitatea71,78 bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa
nouvelle-aquitaine.fr
Close

Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.