Aldaka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aldaka, halaber mokorra, mehaka edo hanka (Ipar.), ornodunen anatomian eskualde anatomiko bati eta giltzadura bati dagokio.
Aldaka | |
---|---|
Xehetasunak | |
Konponenteak | aldakaren giltzadura aldaka-hezurra |
Identifikadoreak | |
Latinez | coxa |
MeSH | A01.378.610.400 |
TA | A01.2.08.005 |
Terminologia anatomikoa |
Aldaka aldea gluteoaren aldean kokaturik dago, gandor iliakoaren azpian eta femurraren trokanter handiaren gainean. Gizaki helduengan pelbiseko hiru hezur fusionatu dira eta hezur koxala eratu dute.
Aldakaren giltzadura edo giltzadura azetabulofemorala pelbisaren azetabuloa eta femurraren artean sortzen den giltzadura da bere funtzio nagusia gorputza estatiko dagoenean (zutik, adibidez) edo mugimenduak (oinez edo korrika, adibidez) duen pisua mantentzea da. Gorputzaren egoera mantentzeko oso garrantzitsua da artikulazio hau. Pelbisaren okerdura angelua, gizakiaren posturaren gainean garrantzi gehien duen elementua, aldakan zehazten da.