Aleksandr Samsonov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aleksandr Samsonov (errusieraz: Алекса́ндр Васи́льевич Самсо́нов, translit.: Aleksandr Vasilievitx Samsonov) (Andreevka, Errusiar Inperioa, 1859ko Azaroaren 14a – Willenberg, Ekialdeko Prusia, Alemaniar Inperioa, 1914ko Abuztuaren 30) Errusiar Armada Inperialean zalditeria ofiziala izan zen, Errusia-Japonia gerran eta Lehen Mundu Gerran jeneral gradu militarrera iritsi zena. Azken honetan Errusiar Bigarren Armadaren agintaria izan zen gerraren hasieran. Tannenbergeko guduan inguratuta geratu zen alemaniarren 8. armadak erasotuta eta porrot katastrofikoa jasan izan zuen. Hondamendiagatik lotsatuta eta Nikolas II.a Tsarraren haserrearen beldur, bere buruaz beste egin zuen bere armadak alde egiten zuen bitartean.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Aleksandr Samsonov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andriyivka (en) , 1859ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Wielbark (en) , 1914ko abuztuaren 30a (54 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nikolaevskaya Cavalry school (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala |
Gradua | General of the Cavalry (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Itxi