Amanda Lear
Abeslari, aktore, telebista aurkezle, margolari, letragile ohia, modelo ohi frantsesa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Amanda Lear (Saigon, Frantziar Indotxina, 1939ko azaroaren 18an) frantziar abeslari, margolari, telebista aurkezle, aktore eta modelo ohia da.
Amanda Lear | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ho Chi Minh Hiria, 1939ko azaroaren 18a (84 urte) (84 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Saint-Étienne-du-Grès Nell Gwynn House (en) Hotel La Louisiane (en) |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alain-Philippe Malagnac (en) (1979ko martxoaren 13a - 2000ko abenduaren 16a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Martin's School of Art (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Hizkuntzak | frantsesa italiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, telebista aurkezlea, margolaria, aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Mae West |
Genero artistikoa | Disco musika pop musika new wave musika dantza eurodancea rock dance popa Eurodisco (en) jazza Italo disco (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Ariola Chrysalis Creole Records (en) Édina Music Sony BMG RCA Records Polydor Records ZYX Music Carrère |
amandalear.com | |
|
Lear Frantziako Hegoaldean eta Suitzan hazia, artea ikasi zuen Parisen eta Londresko Saint Martin's arte-eskolan. 1960ko hamarkadaren erdialdean modelo ibili zen eta Paco Rabannerentzat eta Ossie Clarkentzat lan egin zuen, besteak beste. Garai horretan Salvador Dalí margolaria ezagutu zuen eta adiskidetu ziren, margolariaren musa bilakatuz. 1970eko hamarkadaren erdialdean musikan sartu eta arrakasta handia lortu zuen Erdialdeko Europan eta Eskandinavian, milioika disko salduz.
1980ko hamarkadaren erdialdean telebista-saioak aurkeztu zituen Frantzian eta Italian, garaiko izarretako bat bihurtuz. Gainera, margolaritza ibilbide oparoari hasiera eman zion.
1990eko hamarkadatik musikan, telebistan, filmetan eta margolaritzan aritu da.