Amniota
Enbrioiaren inguruan amniosa duen ornoduna. Amniota kladoa osatzen dute, narrazti, hegazti eta ugaztunak biltzen dituena. Klado hori, dena den, ez dagokio inolako kategoria taxonomiko jakini. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Amniota tetrapodo ornodunen talde bat da. Lehorrean bizitzeko arrautza garatu dute. Gaur egungo animalien artean synapsidoak (ugaztunak), sauropsidoak (narrasti eta hegaztiak) eta euren arbaso fosilak biltzen ditu. Enbrioia arrautza batean doa edo emeak garraiatzen du eta hainbat mintzaz babestua hazten da. Eutheriaren barruan (gizakia, adibidez) mintza hauek umekia babesten duen poltsa amniotikoa izan daitezke. Amniotek ez dute larba egoerarik.
Amniota | |
---|---|
Pennsylvaniar–Holozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Baliorik ez | Amniota Haeckel, 1866
|
Azpibanaketa | |
Lehen amniotek, adibidez Casineria musker txikien itxura zuten, eta anfibio reptiliomorfoetatik garatu ziren, orain dela 340 milioi bat urte. Haien arrautzak uretik kanpo biziraun zitezkeen eta, beraz, leku lehorretara migratzeko gaitasuna garatu zuten. Amniota lurreko ornodun nagusiak bilakatu ziren honela. Garai hartan jada bi klado ezberdin sortu ziren: Synapsida eta Sauropsida. Bi taldeak gaur egun bizirik daude. Ezagutzen den Synapsida fosilik zaharrena Protoclepsydrops da, orain dela 320 milioi urtekoa. Sauropsikorik zaharrena Paleothyris izan daiteke, Pennsylvaniar garaikoa, orain dela 306-312 milioi urtekoa.