Anil (tindagaia)
konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anil izen bereko kolorea sortzen duen konposatu organikoa da (C16H10O2N2), indigo izenez ere ezaguna. Historikoki, tindagaia landareetatik lortzen zuten baina egun sintesiz lortzen dute. Jeansen kolorea da.
Anil (tindagaia) | |
---|---|
Formula kimikoa | C16H10N2O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1=CC=C2C(=C1)C(=O)/C(=C\3/C(=O)C4=CC=CC=C4N3)/N2 |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno eta karbono |
Zeren produktua | Indigofera |
Mota | vegetable dye (en) , elikagai-gehigarri, organic pigment (en) eta indole alkaloid (en) |
Masa molekularra | 262,07422756 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | COHYTHOBJLSHDF-BUHFOSPRSA-N |
CAS zenbakia | 482-89-3 |
ChemSpider | 4477009 |
PubChem | 135436515 |
ChEMBL | CHEMBL599552 |
RTECS zenbakia | DU2988400 |
ZVG | 491987 |
DSSTox zenbakia | DU2988400 |
EC zenbakia | 207-586-9 |
ECHA | 100.006.898 |
CosIng | 32792 |
RxNorm | 1426889 |
Human Metabolome Database | HMDB0240742 |
UNII | 1G5BK41P4F |
- Artikulu hau tindagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anil (argipena)».
Hasieran Indian ekoiztua, handik mundu zabalera hedatu zuten. 1865ean Adolf von Baeyer alemaniar kimikariak sintesi lortzeko lanak hasi eta 1897an, BASFek sintesi komertziala lortu zuen.
Sodio hidrosulfitoa disoluzio alkalino batean jarriz gero, anil edo indigoa urtu egiten da, eta indigo zuriko disoluzio kolorgea sortzen da; gero, airearen edo beste konposatu oxidatzaileen eraginez, oxidatu, eta anila prezipitatu egiten da. Hauts kristalino urdin ilunak eratzen ditu. 1900. urtea arte, Indigofera generoko landare batzuetatik (Indigofera tinctoria eta Indigofera suffruticosa) ateratzen zen anila.