From Wikipedia, the free encyclopedia
Anouk Teeuwe edo Anouk (Haga, Herbehereak, 1975eko apirilaren 8a- ) rock abeslari eta musikagile herbeheretarra da[1]. Herbehereetako eta Belgikako musika zerrendetan arrakasta handia izan dute hainbat abestik eta 2013 urtean Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuen bere herrialdea[2].
Anouk Teeuwe | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anouk Teeuwe |
Jaiotza | Haga, 1975eko apirilaren 8a (49 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Edwin Jansen (en) Remon Stotijn (en) Dominique Schemmekes (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rotterdams Conservatorium (en) |
Hizkuntzak | nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, disko-ekoizlea, kanta-idazlea eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | rock pop rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI |
anouk.nl | |
Anouk 1975ean Hagan jaio zen. Ama blues kantaria zuen eta honi esker musikarenganako interesa piztu zitzaion oso gaztetatik. Hamalau urte zituela ordea etxetik alde egin zuen eta drogarekin arazoak izan zituen. Hainbat babes etxetan bizi izan zen eta hamabost urterekin ezkontzatan abesten hasi zen bizibidea ateratzeko.
1997 urtean Bart van Veen ezagutu zuen. Bien artean Nobody's Wife abestia idatzi zuten eta arrakasta itzela izan zuen, Herbehereetako zerrendatan hainbat astetan lehen postuan egoteraino. Urte bereko amaieran Together Alone diskoa atera zuen. 1998an Herbehereetako Dutch TMF Awards eta Edison Awards sarietan abestirik onena eta artista debutari onenaren sariak eskuratu zituen[3].
Bigarren diskoa, Urban Solitude, 1999 urtean atera zuen eta honek ere arrakasta izan zuen. "R U Kiddin' Me" izan zen disko honetako singlea. Sony diskoetxeak Estatu Batuetara deitu zuen kontratua sinatzeko baina negoziazioek kale egin zuten eta Anouk Herbehereetara itzuli zen. 2001 urtean Lost Tracks ("abesti galduak") atera zuen, aurreko diskoetako B aldko abestien bertsio akustikoak sartu zituen bai eta hainbat dueto ere[4]. 2002an Graduated Fool diskoa atera zuen, laugarrena, artistaren diskorik "heavyena". 2003an Emakumezko artistarik onenaren sariak jaso zituen Dutch TMF Awards eta Edison Awards sarietan. 2004ko Hotel New York diskoarekin MTV Europe Music Awards sarietan artista herbeheretarren zuzeneko onenaren sariak jaso zituen 2005 eta 2006an. Hurrengio urteetan Who's Your Momma? (2007), For Bitter or Worse (2009) eta To Get Her Together (2011) argitaratu zituen.
2012ko urrian hurrengo urtean Suedian ospatuko zen Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartuko zuela iragarri zuen[2]. "Birds" izeneko abestia interpretatu zuen eta bederatzigarren postuan gelditu zen[5].
Hurrengo urteetan diskoak egiten jarraitu du. 2016an esate baterako bi disko atera zituen, bata urtearen hasieran eta bestea amaieran. 2018 urtean nederlanderaz egindako aurreneko diskoa atera zuen, Wen er maar aan[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.