Ampere
korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea nazioarteko SI unitate-sisteman / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ampere[1] deritzo, nazioarteko SI unitate-sisteman, korronte elektrikoaren intentsitateari dagokion unitateari. Unitate honen izena André-Marie Ampère (1775-1836) fisikari frantziarraren ohorez eman zitzaion. Unitatearen izena —euskaraz ampere, alegia— letra xehez idazten da, izen arrunta baita.[2]
Datu azkarrak Azpiklasea, Neurtzen du ...
Ampere | |
---|---|
Azpiklasea | MKSA unitate-sistema |
Neurtzen du | korronte elektrikoaren intentsitatea, magnetic scalar potential (en) , indar magnetoeragilea eta magnetic tension (en) |
SI sistemarako konbertsioa | 1 A |
Honen izena darama | André-Marie Ampère |
Ikurra | A, А, A eta A |
Itxi
Ampere unitatearen sinboloa da. Amperea SI sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da, metro (), kilogramo (), segundo (), kelvin (), mol () eta kandela () unitateekin batera. Praktikan, amperearen definizioa erlazionaturik dago segundo batean gainazal bat zeharkatzen duen korronte elektrikoan pasatzen den karga elektrikoarekin[3][4][5]; alegia, karga elektrikoaren desplazamenduarekin (fluxuarekin).