From Wikipedia, the free encyclopedia
António Caetano de Abreu Freire Egas Moniz (Avanca, 1874ko azaroaren 29a - Lisboa, 1955eko abenduaren 13a) portugaldar neurologo, politikari eta diplomazialaria izan zen. 1949ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen lobotomiaren prozedura garatzeagatik.
António Egas Moniz | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | António Caetano de Abreu Freire de Resende | ||||
Jaiotza | Avanca (en) , 1874ko azaroaren 29a | ||||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Lisboa, 1955eko abenduaren 13a (81 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea Lisboako Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, neurozientzialaria, medikua, neurosurgeon (en) , unibertsitateko irakaslea, psikiatra, neurologoa eta diplomazialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Coimbrako Unibertsitatea Lisboako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Académie Nationale de Médecine (en) | ||||
Medikuntza ikasi zuen Coimbrako Unibertsitatean eta neurologiako irakaslea izan zen Lisboako Unibertsitatean 1911tik 1944ra.
Errepublika babestu zuen Portugalen eta hargin beltza izan zen. 1917an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eta Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen. 1919an politikatik erretiratu zen duelu batean parte hartu ondoren.
Garuneko angiografia garatu zuen eta garuneko kirurgiaren sortzaileetako bat izan zen. Lobotomiaren garapenagatik Nobel Saria jaso zuen 1949an, Walter Rudolf Hess alemaniarrarekin partekatu zuena.
1939ean, paziente eskizofreniko batek hainbat bala jaurti zizkion, eta Monizek gurpil-aulkia erabili behar izan zuen aurrerantzean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.