Arai Hakuseki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arai Hakuseki (japonieraz: 新井 白石, Arai Hakuseki?, 1657-1725) idazle eta politikari japoniarra izan zen.
Arai Hakuseki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edo, 1657ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Sendagaya (en) , 1725eko ekainaren 29a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Kōtoku-ji (en) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Kinoshita Jun'an (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, politikaria, ekonomialaria, poeta eta historialaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Konfuzianismoa |
Edon jaioa, oso txikitatik jeinutasun zantzuak erakutsi zituen. Tradizioaren arabera, hiru urterekin, Hakusekik, Konfuziok kanjiz idatzitako liburu bat kopiatu zuen hizkiz hizki. 1693an, Manabe Akifusarekin batera, Tokugawa Ienobu shogunak eskatu zuen bere presentzia shogunerriaren politika ekonomikoa eraberritu eta egonkortasun handiagoa emateko. Honela, Abe Seikyorekin eta shogunaren babesarekin batera, Shotoku no Chia atera zuten, politika ekonomiko batzuk.
Horien artean, txanpon berri eta hobe baten ekoizpena dago, honen bidez, inflazioa kontrolatua izan zelarik, baita merkataritza politika berri bat ere, merkatari txinar eta herbeheretarrei eginiko ordainketak kontrolatzeko, metal preziatuekin negoziatu beharrean, zeta, portzelana etab... bezalako produktuekin negozia zezatela eskatuz. Shoguna hil ondoren, Arai Hakuseki gobernutik erretiratu eta idazten hasi zen. Hil zenean, Asakusan lurperatua izan zen (gaur egun Taitō), baina, ondoren, Nakanora eramana izan zen.