Arrazoibide
Ideia batzuk beste batzuekin arau batzuen arabera lotuz eta horietatik ideia berriak ateraz egiten den prozesu kognitiboa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrazoibidea, arrazoiketa edo arrazoitzea emaitza berriak (konklusioak, erabakiak, ...) dakartzan prozesu kognitiboa da, logikaren arauetan eta esperientzian oinarritua, erabaki bat hartu, argudioak eman zein egitate zientifikoak eta teoremak frogatzearren. Modu formalean (matematika nahiz logika baliatuz) nahiz informalean (hizkuntza naturala erabiliz, esaterako) egin daiteke. Funtsean, arrazoibideak dedukziozkoak, abdukziozkoak nahiz indukziozkoak izan daitezke.
Zentzu zabal batean, arazoak konpontzeko ahalmenari deitzen zaio. Ondorioak ateratzeko eta ekintzengandik modu konsziente batean ikasteko balio du arrazoimenak. Mota desberdinak aipatu daitezke:
- Argudiaketa arrazoibidea: ahoz argudiatzeko ahalmena.
- Arrazoibide logiko edo kausala