From Wikipedia, the free encyclopedia
Mohammad Axraf Ghani Ahmadzai (persieraz: محمد اشرف غني احمدزی; Logar, 1949ko maiatzaren 19a) afganiar politikari eta ekonomista da, paxtun etniakoa. Afganistango presidentea izan zen 2014ko irailetik 2021eko abuztura. 2021eko abuztuaren 15ean, talibanek agintea berreskuratu zutelarik, herrialdetik ihes egin zuen.[1]
Axraf Ghani Logarren jaio zen 1949ko maiatzaren 19an. AEBetan ibilbide akademiko aberatsa jorratu zuen. 1979an gobernu sozialista ezarri zenetik AEBen inbasiora arteko hamarkadak erbestean eman zituen. 1990eko hamarkadan Munduko Bankuarentzat lan egin zuen. 2001ean Afganistanera itzulirik, bi urtez, 2002tik 2004ra, Finantza ministro izan zen.[2]
Raxid Dostum gerraren jaun uzbekoarekin aliantza eginik aurkeztu zen 2014ko presidentetzarako hauteskundeetara,[2] eta baita irabazi ere, bigarren itzulian bozen % 55,3 jasorik. Baina Abdullah Abdullah bigarren itzulira igaro zen beste hautagaiak egindako iruzur salaketak kinka larrian paratu zuen gobernuaren osaketa. Azkenik, AEBek bultzatutako negoziazioen eta presioen ondorioz, bi hautagaiek gobernua partekatzeko akordio bat egin zuten.[3]
2019ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten presidente, botoen % 50,6 lorturik; Abdullah Abdullahek, ordea, ez zituen emaitzak onartu.[4][5] 2020ko maiatzean, bi agintariek akordio bat adostu zuten eta, haren arabera, batasun gobernua eratu zuten.[6] 2021eko abuztuaren 15ean, Kabul talibanen esku erori zelarik, ihes egin zuen atzerrira.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.