Asteko egunen izenak
astelehen, astearte,...edo igande / From Wikipedia, the free encyclopedia
Asteko egunen izenak modu desberdinetan sortu izan dira kultura eta hizkuntza desberdinetan. Hizkuntza askotan, asteko zazpi egunei emandako izenak astronomia helenistikoko planeta klasikoen izenetatik eratortzen dira; planeta horiek, era berean, orduko jainkoak ere izendatzeko erabili ziren, Antzinaro Berantiarrean Erromatar Inperioak sartutako sistema izan zen hori. Beste hizkuntza batzuetan, asteko egunen izenak eskualdeko kulturako jainkoenak izaten dira. Kultura batzuetan astea igandean hasten da, beste batzuetan astelehenean. Zazpi eguneko astea kristautasunaren hasieran hartu zen, hebrear egutegitik abiatuta, eta erlijio berria hedatu ahala, erromatar ziklo nundinala pixkanaka ordezkatu zuen. Igandean, asteko lehen egun gisa geratu zen, Jaunaren Eguna zela jota, eta larunbat judutarrean, berriz, zazpigarrenean. Constantino enperadoreak zazpi eguneko astea hartu zuen 321. urtean ofizialki erabiltzeko, eta Eguzkiaren Eguna (dies Solis) legezko festa bihurtu zuen. ISO 8601 nazioarteko arauan, baina, astelehena da asteko lehen eguna, Euskal Herriko egutegietan ere bai.