Astenosfera
Lurraren barnealdeko geruza. Litosferaren azpian dago eta erresistentzia mekaniko txikia du. Astenosfera osatzen duten materialek makurdurarekiko zurruntasunik gabeko fluido likatsuen gisara jokatzen dute / From Wikipedia, the free encyclopedia
Astenosfera (greziera asmatutik ἀσθενός a + sthenos "indarge" eta grezieratik σφαίρα, sfera, "esfera") litosferaren azpian dago eta lurrazaletik 100 kilometroko sakoneran aurkitu daiteke. Bere materialak ez dira guztiz solidoak, jariatu egin baidaitezke. Hori dela, eta litosferako plaka tektonikoak astenosferaren gainean flotatzen dutela esaten da. Hala ere geruza honetan beherantz joan ahala materialak zurrunagoak egiten doaz, 850 kilometrotan zurruntasun osora iristen delarik.
Astenosferako mugimenduak direla eta mugitzen dira plaka tektonikoak. Mugimendu hauek konbekzio mugimenduak dira eta hauek sortzeko ondorengo pausoak ematen dira:
- Astenosferako beheko zonaldeko materia berotu egiten da.
- Ondorioz, material hauek dilatatu egiten dira.
- Dilataturiko materialak gorantz igotzen dira, beraien dentsitatea goiko materialena baino txikiagoa delako.
- Jarraian, lehen goran zeuden materialak behera jetsiko dira eta prozesua berriz hasiko da, konbekzio mugimendu jarraiak sortuz.