Australopithecus
Hominidoen familiako primate fosilen generoa, duela 5 eta 1 milioi urteko tartean bizi zena. Txinpantzeen, gorilen eta gizakien ezaugarri fisikoak zituzten eta bipedoak ziren. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Australopithecus edo australopitekoa primate hominidoen genero fosila da, Afrikako hegoaldean bizi izan zena orain dela ia 5 milioi urtetik 2 milioi urtera bitarteko epean.
Datu azkarrak Australopithecus, Sailkapen zientifikoa ...
Australopithecus | |
---|---|
4 Ma-2 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Subfamilia | Australopithecinae (en) |
Generoa | Australopithecus Dart, 1925
|
Espezieak | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Altuera | 1,4 m |
Itxi
Antropologoen ustez australopitekoak hominido zaharrenak dira, genero honen espezie batetik Homo generoa sortu baitzen Afrikan, duela 2 milioi urte inguru. Homo generoaren aitzindariak dira, baina ezin dira oraindik Homo generotzat hartu.