Automobil
From Wikipedia, the free encyclopedia
Automobila, halaber autoa edo beribila, lehen batzuetan tarranta, gurpildun motorrezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude.
- «Auto» orriak hona dakar. Epailearen erabaki agiriari buruzko artikulua hau da: «Auto (zuzenbidea)»
Gaur egun 600 milioi automobil inguru daude munduan (gutxi gora-behera auto bat hamaika pertsonako). 2007an 806 milioi auto eta kamioi arin zeuden, eta mila milioi m³ gasolina eta diesel erre zituzten urte horretan. Kantitate horiek handitzen ari dira, batez ere Txinan eta Indian.