From Wikipedia, the free encyclopedia
Azukre-koxkorra, azukre-mokorra edo azukre-tontorra kubo itxurako azukrea da, azukre-jaraberekin azukre kristalak lotuz lortzen dena. Batez ere, edari beroak gozatzeko balio dute, zeinetan disolbatzen diren. Beraz, azukre-koxkorra azukrearen kontu-unitate bat da.
XIX. Mendearen erdialdera, azukrea azukre-bolumen moduan banatu zen batez ere. Azukre-koxkorraren aurkitzailetzat, Jakub Kryštof Rad hartzen da, Dačice-ko azukre-findegiaren zuzendaria izan zena. Hark azukre-koxkorra patentatu zuen 1843. urtean. Bere lehen kuboek 1,2 cm eta 1,5 cm arteko ertzen dimentsioak zituzten. Geroago, hainbat fabrikatzailerekin hasi ziren diferentzia bat egiteko eta kubo forma beste forma geometriko batzuetara aldatu zuten. Kolore desberdinekoak ere izan daitezke, baina gehienetan kolore zurikoak dira, hau da, azukre finduaren erabilerak eragiten duena, kolorerik gehitu gabe.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.