Zellige
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zellige erako apaindura, arabieratik الزليج az-zulaiŷ (harri leundua), zeramikazko apaindura mota bat da, zeinean mosaikoak egiteko teselak lauza beiraztatu edo azulejuzkoak diren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/65/Mekhnes_Place_El-Hedine_Mosaique3.jpg/200px-Mekhnes_Place_El-Hedine_Mosaique3.jpg)
Lauzaren alde bat beiraztatua da, esmaltearen bidezko gai bat egostearen ondorioz, irazgaitz eta distiratsu bihurtzen duena. Alde hori kolorebakarrekoa edo koloreanitzekoa izan daiteke, leuna edo erliebean.