BBC Alba
From Wikipedia, the free encyclopedia
BBC Alba osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista kate bat da. Haren jabea BBC telebista enpresa da. 2008ko irailaren 19an emititzen hasi zen, eta bi egoitza ditu: bata, Glasgow hiriko Pacific Quay barrutian, eta bestea, Kanpoko Hebridak uharteetako Stornoway udalerrian. Alba hitzak Eskoziako gaeleraz "Eskozia" esan nahi du.
Datu azkarrak Jabea, Emisio eremua ...
BBC Alba | |
---|---|
Jabea | BBC eta MG Alba |
Emisio eremua | Eskozia |
Hasiera data | 2008ko irailaren 19a |
Egoitza | Pacific Quay (Glasgow) eta Stornoway |
www.bbc.co.uk/alba/ |
Itxi
Katearen gaelerazko leloa Sianal Ùr Gàidhlig da (euskaraz "Gaelerazko Kate Berria"); ingelesezkoa, A New Channel for Scotland da (euskaraz, "Eskoziarako kate berria").