Bakartxo Tejeria
Eusko Legebiltzarreko mahaiburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Bakartxo Tejeria Otermin (Larraul, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 28a) gipuzkoar abokatu eta politikari jeltzalea da. Zuzenbidean lizentziatua; politikan sartu aurretik abokatu eta bake-epaile gisa egin zuen lan. Gaztetatik sartu zen politikan, aurrena Villabonako zinegotzi gisa, eta gerora bertako alkatea izatera iritsi zen. 2001 urteaz geroztik EAJko eusko legebiltzarkidea izan da, eta 2012az geroztik Eusko Legebiltzarreko lehendakaria da.
2012ko azaroaren 20an izendatu zuten lehen aldiz Eusko Legebiltzarreko lehendakari, X. legealdian. Kargua berritu zuen 2016ko urriaren 21ean XI. legealdirako, eta 2020ko abuztuaren 3an XII. legealdirako. Eusko Legebiltzarreko lehendakari postura iritsitako hirugarren emakumea da, baita karguan hiru legealdiz jardun duen lehen pertsona ere. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen. 2024ko hauteskundeetan berriz ere EAJren Gipuzkoako zerrendaburua eta Legebiltzarreko lehendakari izateko hautagaia da.[1]