Banshee
From Wikipedia, the free encyclopedia
Banshee-ak (ˈbænʃiː, irlanderaz Bean Sí, "Tumuluetako Emakumea") irlandar mitologiaren zati dira VIII. mendetik aurrera. Izpiritu emakumezkoak dira, kondairaren arabera hauek irlandar baten aurrean agertzean bere senidearteko baten heriotzaren iragarpena omen da. Maitagarri antzekoak dira eta beste munduko mezulariak.
Aos Sí-ak ("Tumuluetako Jendea", "Bake Jendea") "deidad"etatik gelditu ziren izaki bakarrak ote diren uste da, eskotoek kristautasunaren sarrera aurretik gurtzen zituzten naturaren izpirituak edo euren arbasoak. Zeltiar kristauek aos sí-ei "eroritako aingeruak" deitzen diete.