![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5d/IbaiakGipuzkoa.png/640px-IbaiakGipuzkoa.png&w=640&q=50)
Barra-diagrama
From Wikipedia, the free encyclopedia
Estatistikan, barra-diagrama edo zutabe-diagrama laukizuzen formako barrak edo zutabeak dituen datu-diagrama bat da, irudikatu nahi diren zenbakizko balioen araberako luzerekin. Zutabe-diagramak zenbakizko balioak alderatu (adibidez, hiri zenbaitetako biztanlerien arteko ezberdintasunak irudikatzeko), datu-multzo batean maiztasunak azaldu (zinemara azken hilabetean zenbat aldiz joan diren galdetu ondoren, balio bakoitzeko portzentajeak) nahiz datu-multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak aztertzeko (bi eskoletara joaten diren haurren sexu banaketa alderatzeko) erabiltzen dira. Bereziki bere sinpletasunagatik eta barren luzerak bistaz alderatzen puntu, azalera edo beste elementu grafikoak baino errazagoak direlako erabiltzen da barra-diagrama. Hori dela eta, sektore-diagrama eta beste diagrama konplexuagoak baino egokiagotzat jotzen da. Finean barra-diagrama besterik ez den histograma ere maiz erabiltzen da aldagai koantitatibo jarraituak irudikatzeko. Egun, kalkulu-orriek eta estatistika-programa gehienek barra-diagramak aukera anitzekin (barrak bertikalean nahiz horizontalean, barretan etiketak, kolorea emanez eta ardatzetan nahi den testua jarriz) burutzen dituzte. Barra-diagrama asmatu zuena William Playfair izan zen 1803, The Treatise of Numerical Opinions liburuan. Barra diagrama da egun gehien erabiltzen de grafikoa, histograma baino gehiago, barra diagrama aukera asko eskaintzen dituelako aldaketak egiteko, barrak horizontalean, bertikalean, eta kasu batzuetan ere zeharka jarri daitezke, sektore diagrama moduan, izar-diagrama osatzeko, bi aldagai edo gehiago konbinatuz; era berean, erabil daiteke behatutako maiztasunekin, edo portzentajeekin, baino datuei daogkien kontingentzia-taulatik ateratzenen diren balioak ditu erreferentzia nagusi moduan. Software ugari dago barra diagrama egiteko, Excel, SPSS, SAS eta baita Google Charts-en ere. Horretaz gainera, estatistikako institutuek hainbat argitalpenetan erabiltzen dituzte, langabeziari buruzko datuak irudikatzeko, demografiari buruzko datuak irudikatzeko, eta hezkuntzari datuak ere bai. Abantaila nagusiak erraztasuna eta argitasuna da, barrak edonork interpretatzen dituelako, argi dagoelako barra horiek histograma irudikatzen dutela, datuen beste ezaugarriak bigarren maila batean utziz, eta lehentasuna emanez argitasunari, behar denean ere bestelako ezaugarriak sartuz hala nola frekuentzia absolutuak eta erlatiboak.
- Gipuzkoako ibaien luzerak erakusten dituen barra-diagrama: zutabeei esker ibaien luzerak (ardatz bertikalean) aise eta azkar alderatzen dira.Estatistika banaketa bateko maiztasunak azaltzeko ere erabil daiteke barra-diagrama: gazteak zinemara joaten diren aldi kopurua 2 balioaren inguruan kokatzen da. Ikusten denez, barrak horizontalean ere era daitezke.