Batasun pertsonala figura juridiko bat da zeinetan bi estatu ezberdinek estatu-buru bera partekatzen dute, bi estatuen egitura politikoen arteko batasuna eman beharrik gabe.

Batasun pertsonalak arrazoi ezberdinak direla eta sor daitezke. Europan oso ohikoa izan zen monarkia askok zituzten ondorengotza arauek pertsona berarengan ezartzen zutelako boterea, askotan monarkia ezberdinen artean ezkondu zirelako. Beste batzuetan anexio bat izan daiteke, altxamenduak ekiditeko modu gisa. Gaur egungo kasurik nabarmenena Commonwealtharena da, non hainbat estatuk Erresuma Batuko erregina euren estatu-burutzat duten, nahiz eta estatu independienteak diren.

Batasun pertsonaletan bi estatuek euren gobernuak bereizita mantentzen dituzte, euren hiriburuak ere mantentzen dituzte eta beste herrialdeek modu bereizian onartzen dituzte. Batasun pertsonal baten amaieran federazio bat eman daiteke (nazioarteko politika batuz eta estatu bakar gisa nazioartean aurkeztuz), anexio bat eman daiteke (non estatu batek bere burujabetza osoa galtzen duen) edo bereizketa baten bidez.

Monarkiatan ohikoagoa da horrelako figura ematea, izan ere, errepublika batean herritarrek euren herrikide bat hautatu ohi dute presidente gisa. Frantzia, errepublika izanik, batasun pertsonalean dago Andorrarekin: Frantziako presidentea Andorrako estatu-buruetako bat da, La Seu d'Urgelleko apezpikuarekin batera.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.