Baud (telekomunikazioa)
telekomunikazioetako neurtze-unitatea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Telekomunikazioetan, informatikan eta elektronikan, baud batek komunikazio-kanal baten bidez transmititzen den informazioa modulatzen duen abiadura adierazten du. Haren ikurra Bd da, eta segundoko transmititutako pultsu-kopurua adierazten du.
Baud (telekomunikazioa) | |
---|---|
Neurtzen du | symbol rate (en) |
SI sistemarako konbertsioa | 1 s⁻¹ |
Honen izena darama | Jean-Maurice-Émile Baudot |
Ikurra | Bd |
Hala ere, ez dugu nahasi behar baud rate edo baud-abiadura eta bit-tasa, transmititutako seinaleztapen-gertaera bakoitzak bit bat edo gehiago garraia baititzake. Bulkadak bi balio izan ditzakeenean bakarrik, 0 eta 1, halako moldez non seinale-gertaera bakoitzak bit bakarra garraiatzen baitu, bat datoz baudetako modulazio-abiadura eta segundoko bit-transmisioaren abiadura.
Bauda transmisio telegrafikoen abiadura neurtzeko erabili zen hasiera batean, eta Jean Maurice Émile Baudot ingeniari frantsesaren izena hartu zuen (Baudot kodearen asmatzailea), hura izan baitzen lehen aldiz horrelako neurriak hartzen zituena.
Bauda ez da Nazioarteko Unitate Sistemaren unitate bat, baina haren nomenklatura-arauei jarraitzen die, beraren sinboloaren lehen letra maiuskula da, izen osoa minuskulaz idazten da. eta multiploek haren aurrizkiak erabiltzen dituzte.
- 1 kBd (kilobaud) = 1000 Bd
- 1 MBd (megabaud) = 1000 kBd
- 1 GBd (gigabaud) = 1000 MBd