From Wikipedia, the free encyclopedia
Bavariako hauteslerria (alemanez: Kurfürstentum Bayern) Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerri nagusienetariko bat izan zen, 1623 eta 1806 artean Alemania eta erdialdeko Europa osoko historian eginkizun gailenak izan zituena.
Bavariako hauteslerria Kurfürstentum Bayern | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1623 – 1806 | |||||||
Germaniako Erromatar Inperio Santuko hauteslerria | |||||||
| |||||||
Bavariako hauteslerria (gorriz) 1648 aldean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Munich | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Goi-alemana | ||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Wittelsbacheko etxeak Palatinatua gobernatzen zuen eta bere adar batek Bavariako dukerria. 1356ko Urrezko Buldaren bidez Palatinatukoak printze-hautesle bilakatu ziren, Bavariakoak ordea ez. Baina Fernando II.aren aurkako Bohemiako matxinadaren ondorioz, Palatinatukoek bere eskubideak galdu zituzten bavariarren mesederako. Westfaliako Bakeak Palatinatukoen eskubideak itzuli arren, bavariarrek bere eskubideak ere mantendu zituzten.
Bavariako hauteslerria, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren gainbeherarekin batera, 1806an desagertu zen; izan ere, 1805ean, Pressburgeko Bakearen ondoren, Maximiliano Josef hauteslea Bavariako errege bilakatu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.