Berbaro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berbaro Durangoko euskara elkartea da, 1989an sortua, Durangon euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuz. Hainbat ekimen egin ditu helburu horien alde: Eraz astekariaren bultzatzailea izan zen, haur eta gazteen aisialdirako hainbat programa gauzatu ditu, Durangoko Udalarekin batera euskara zerbitzua eta dendarien hitzarmena sustatu ditu, Durangoko liburu azoka bultzatu du, eta Berbaro izeneko taberna eta topagune kulturala sortu ditu, besteak beste. 600 bazkide ditu Berbaro elkarteak.