Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian Bernardo Atxagak 1984 urtean plazaratu zuen ipuin luzea da. Ameriketan artzain lanetara joandako agure baten gaztetako oroitzapenak kontatzen ditu, Euskal Herritik, Obabatik hain zuzen, bi lagunen heriotzen berri emanez jasotako bi letter edo gutunen haritik, emigrazio, oroimen eta gatazka gaiak landuz. Gazte-literaturan baitan kokatu izan da, baina helduentzako lana dela ere aipatu da. Antton Olariagaren marrazkiek ilustratzen dute. Lehenengo argitarapena 1984 urtean egin zen Erein argitaletxearen eskutik.
Datu azkarrak Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Jatorria ...
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Argitaratze-data | 1984 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Itxi