Bigorrako Konderria (okzitanieraz: Comtat de Bigòrra; frantsesez: Comté de Bigorre) Erdi Aroko frantziar erakunde feudala izan zen, egungo Bigorra eskualdean zegoena. Hiriburua Tarbe zuen.

Datu azkarrak Bigorrako Konderria Comtat de Bigòrra, Geografia ...
Bigorrako Konderria
Comtat de Bigòrra
IX. mendea  1607
Konderri feudala
Thumb

Thumb

Thumb
Gaskoinako feudoak 1150 inguru
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Erdi Aroko latina
Antzinako okzitaniera
Historia
Aurrekoa
Baskoniako Dukerria
Ondorengoa
Frantziako Erresuma
Itxi

Historia

Fakilene izeneko akitaniar printzesak Donatus Lupus bere semearentzat sortu zuen konderria.[1] Lehenengo kondearen aita Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa izan zen.[2] Jatorrizko konderriak laster feudo batzuk galdu zituen: lehenengo bi belaunalditan Lavedan, Aster, Aure eta Montaner galdu zituen.

XI. mendean lehenengo dinastia amaitu zen eta konderria Foixko kondeen eskuetara pasa zen. Ehun Urteko Gerran ingelesen eta frantziarren eskuetan izan zen.

Kondeen zerrenda

Bigorrako etxea

  • 840 – ??? Donatus Lupus I.a
  •  ??? – 910 Lupus I.a
  • 910 – 930 Donatus Lupus I.a
  • 930 – ??? Erramun I.a Donatus
  •  ??? – 980 Arnaldo
  • 980 – 1030 Gartzia Lupus
  • 1030 – 1038 Gersenda
    • 1030-1037 Bernardo I.a Roger

Foixko etxea

  • 1038 – 1077 Bernardo II.a
  • 1077 – 1080 Erramun II.a
  • 1080 – 1095 Beatrix I.a, Zentulo V.a Biarnokoarekin ezkondu zena
  • 1095 – 1113 Bernardo III.a
  • 1113 – 1130 Gendule II.a
  • 1130 – 1156 Beatrix II.a, Petri Marsangoarekin ezkondu zena

Marsango etxea

  • 1156 – 1178 Gendule III.a
  • 1178 – 1194 Estefania Beatrix III.a, Bernardo IV.arekin (1180-1194) ezkondu zena

Commingesko etxea

  • 1194 – 1251 Petronila I.a, Gaston VI.a Biarnokoa (1196-1214), Nuño Santxez (1215-1216), Guy Bigorrakoa (1216-1220), Aimeric Racongoa(1221-1224) eta Boso Bigorrakoarekin (1228-1247) ezkondu zena.

Montforteko etxea

  • 1251 – 1256 Alizia
  • 1256 – 1283 Esquivat
  • 1283 – 1292 Laura

Harrezkero, ondorengotza zalantzazkoa izan zen eta frantziar eta ingelesen eskuetan izan zen. 1360an, Bretignyko hitzarmenari esker frantsesek bereganatu zuten. 1407an, Bernardo VII.a Armagnacekoak Joanes I.a Foixkoari saldu zion eta hauen eskuetan bukatu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.