ardi-txakur arraza From Wikipedia, the free encyclopedia
Border Collie artzain txakur arraza bat da, collie familiakoa.
Border Collie | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Erresuma Batua |
Altuera |
|
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Katalogo kodea | 297 |
Lagunkoia, ikasteko ahalmen handia du. Agility ekintzetarako, artzaintzarako eta beste ekintza batzuetarako erabiltzen dira.
Izen honen jatorrian (Ingelesez) border muga adierazten du. Border Collie edo Mugako collie-a Eskozia eta Ingalaterra artean hedatu zen, bere helburua lurrazal gogorretan larreratzea da.
Arraza honen aitzindaria V k.o eta I k.o mendeetan britaniar irletara iritsi zen, Europa gurutzatzen zuten komunitate zeltetako batzuk Irlandan bere abereekin eta txakurrekin instalatu ziren. Hortik collie izena, "erabilgarri" (Eskoziako gaeleraz) adierazten omen duen izena[1]. (Beste batzuen ustez collie / colly / coaly beltza adierazten du Ingalaterra aldeko hizkera batean).[2][3]
Border Collie-a tamaina ertainekoa da. 16 eta 23 kilogramo bitartean pisatu dezake. Bi ile geruza dauzka; beltza eta zuria, beltza eta grisa (urdina), urdin zozoa, gorri australiarra, baita ere hiru kolore izan dezake.
Gorputz atletikoaren itxura dauka, bular baxua, sendoa eta bizkorra da. Bere tamaina normalean arrentzako 46.5 eta 56 zentimetro bitartean eta emeetakoa 46 eta 53 zentimetro bitartekoa da. Bere buztana luzea, samar kurbatua, ile asko eta buztanaren amaieran ile zuriko xerloa dauka.
Border Farm izeneko arraza bat existitzen da, Border Collie-aren ezaugarri berdinak ditu baino tamaina txikiago eta ile gutxiago dauka.
Oso leiala da, bereziki lider bezala adoptatzen duena. Bere begirada ezaugarri nagusienetarikoa da. Lan egiten duenean oso zoriontsua da. Batez ere, bizkotasun handia dauka. Border Colliea, artaldea eramateko txakurrik egokiena da.
Txakur burutsu edo adimentsutzat jotzen dute jabeek.
Agility, txakurra duten pertsonentzako kirola da. Txakurraren arraza berdin du. Gidariek txakurra oztopo-sail batzuetatik eraman behar dituzte eta honen bidez beraien gaitasunak, kontzentrazioa, adimena, gizartekoitasuna eta bizkortasuna erakusten dute.
Border Collie-a kirol honetan nabarmentzen da.
Bizkorra, burutsua, ernea eta harkorra da. Maitekor eta mantsoa da, pertsonekin eta beste animaliekin gizartekoia da. Ariketa fisikoak egin behar dituzte egunero, oso mugituak dira.
Border Collie-aren aurreko bista:
Bi motatakoak izan daitezke:
Kanpoko geruza dentsoa da eta barrukoa dentsoa eta leuna. Belarrietan ile motsa eta laua dauka.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.