Bostongo Tearen Matxinada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bostongo Tearen Matxinada edo Tearen Matxinada (ingelesez: Boston Tea Party) 1773ko abenduaren 16an Massachusetts estatuko Boston hiriko portuan jazo zen matxinada bat da, bertan te kargamendu oso bat itsasora bota zelarik. Amerikar kolonoek Britainia Handiaren aurka burututako protesta ekintza bat izan zen eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren aurrekaritzat jo ohi da.
Datu azkarrak Mota, Data ...
Bostongo Tearen Matxinada | |
---|---|
Mota | protesta spacetime event (en) |
Data | 1773ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kausa | Tea Act (en) |
Honen ondorioa | Amerikako Iraultza |
Itxi
Jatorria 1773an Britainia Handiak onartutako Tearen Agirian du, honen bidez metropolia hainbat produktuz hornitzeko inportazioa zergapetu, horien barnean tea, honek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari onura ematen zion, halere amerikar kolonoek Herbehereari tea erosiz boikota burutu ohi zuten.