Brocaren area
From Wikipedia, the free encyclopedia
Brocaren area[1] giza burmuinaren eskualde bat da, hizkuntzaren garapenarekin zerikusia duena. Lobulu frontalean dago, bere hirugarren aurreko zirkunboluzioan zehazkiago, hizkuntzarako nagusi den hemisferioaren atal operkular eta triangeluarrean. Eskualde hau, 44. (pars opercularis) eta 45. (pars triangularis) Brodmann areei dagokie, eta Wernickeren arearekin lotzen da (gizakiengan hizkuntzarentzat garrantzitsua den beste eskualdea) faszikulu kakoduna izeneko nerbio-zuntz sorta baten bidez.[2] Paul Pierre Broca frantziar sendagilearen omenez deitzen da; izan ere, horrek 1864an eskualde horretan kalte larria zuten afasiadun gaixoen zenbait post mortem azterketen ondoren deskribatu zuen.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Brocaren area | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Lobulu frontala |
Identifikadoreak | |
FMA | 242176 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi