Burgos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Burgos[1] izen bereko Espainiako probintziaren hiriburua da. Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren barnean dago kokaturik, lurraldeko iparraldean. 2020an ia 180.000 biztanle zituen, Erkidego osoko bigarren populatuena izanda Valladolid eta gero, eta Salamanca baino lehen.
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burgos (argipena)».
Burgos Burgos | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Daniel de la Rosa (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Burgos | ||||||||||
Jatorrizko izena | Burgos | ||||||||||
Posta kodea | 09001–09007 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09059 | ||||||||||
Herriburua | Burgos city (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°20′27″N 3°41′59″W | ||||||||||
Azalera | 107.08 km² | ||||||||||
Altuera | 859 m | ||||||||||
Mugakideak | Villagonzalo Pedernales, Villalbilla de Burgos, Tardajos, Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas, Hurones, Rubena, Orbaneja Riopico, Cardeñajimeno, Cardeñadijo, Saldaña de Burgos eta Villariezo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 174.451 (2023) 968 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.629,17 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 947 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Loudun, San Juan de los Lagos (udalerria), Peçac, Brujas, Vicenza eta Settat | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
aytoburgos.es |
Gaztelako Erresumako hiriburua izan zen, baita Gaztelako koroakoa ere tarteka, 1230etik Errege Katolikoen garaia arte. XIX. mendean Gaztela Zaharra lurralde historikoko hiriburua izan zen halaber. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan.
Monumentu multzo zabala dauka, UNESCOk gizateria ondaretzat hartutako Katedrala eta Done Jakue bidea barne. 2010ean Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa.