From Wikipedia, the free encyclopedia
Bussaren matxinada Barbadoseko historian emandako esklabu-matxinadarik handiena izan zen. 1816ko apirilaren 14tik 16ra bitarte gertatu zen. Matxinadak Afrikan jaiotako Bussa esklabuaren izena darama, berak gidatu baitzuen Britainiar tropek zapuztu zuten matxinada. Bussaren matxinada Britainiar Mendebaldeko Indietako hiru esklabu matxinada handien arteko lehenengoa izan zen, eta Britainiar Inperioak esklabutza ezeztatu zuen arte oihartzun handiko gertaera izan zen. 1823an Demerara matxinada gertatu zen eta 1831-32 bitartean Gerra Baptista izeneko beste altxamendu erraldoi bat Jamaikan. Hiruek batera "esklabu matxinada berantiar" izena hartzen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.