Camarón de la Isla
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Monje Cruz (San Fernando, 1950eko abenduaren 5a - Badalona, 1992ko uztailaren 2a), Camarón de la Isla edo Camarón izengoitiaz ezagunagoa, espainiar ijito flamenko-abeslaria handienetakoa izan zen. Berrikuntza estilistiko ugari ekarri zizkion flamenkoari.
Camarón de la Isla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Fernando, 1950eko abenduaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | Romani people in Spain (en) |
Heriotza | Bartzelona eta Badalona, 1992ko uztailaren 2a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio de San Fernando (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dolores Montoya “La Chispa” (en) (1976 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | flamenko abeslaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Camarón de la Isla |
Genero artistikoa | flamenkoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Hemezortzi urte zituela grabatu zuen lehen diskoa, Paco de Lucía gitarra-jotzailea lagun zuela. 1979an La leyenda del tiempo (Denboraren elezaharra) grabatu zuen. Azken disko horrekin urrats handia egin zuen flamenkoaren berrikuntzan, rock eta jazzeko tresnak erabili baitzituen. Garbizaleek ondo hartu ez bazuten ere, arrakasta handia izan zuen; Espainiako zenbait poetaren testuak sartu zituen, hala nola Federico García Lorcarenak. Disko horretan Tomatito zuen gitarra-lagun. 1980ko hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Parisen eta New Yorken eman zituen kontzertuak. Beste lan aipagarri batzuk ditu: Calle Real (1983, Errege kalea), Te lo dice Camarón (1986, Camarónek esaten dizu), Soy Gitano (1989, Ijitoa naiz, Londresko Royal Philarmonic Orchestrarekin), Autorretrato bilduma (1990) eta Potro de rabia y miel (1992, Amorruaren eta eztiaren zaldia). 1992ko uztailaren 2an hil zen, biriketako minbiziak jota[1].