Canis lupus arabs
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiar otsoa (Canis lupus arabs) Ekialde Hurbilean bizi den tamaina txikiko otso azpiespezie bat da. Gaur egun, Israel, Irak, Oman, Yemen, Jordania, Saudi Arabia eta Egiptoko gune txikietatik hedatzen da.
Datu azkarrak Canis lupus arabs, Sailkapen zientifikoa ...
Canis lupus arabs | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus arabs (Pocock, 1934)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Itxi
Otso hau neurri txikikoa da, 66 zentimetro garai da eta 18 kilo baino ez ditu pisatzen batez bestez.
Bikotetan edo 3-4 alez osaturiko taldetan antolatzen da, ez-ohiko kasuetan 12 animaliaz osaturiko taldeak ere ikusi dira.
Abere txikiak, ungulatu txikiak eta erbiak harrapatzen ditu jateko, baita sarraskiez ere elikatu daiteke, orokorrean animalia oportunista da.