Chocó (departamendua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chocó Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena, Pazifikoko eskualdean. Herrialdeko departamendu eta Hego Amerika osoko lurralde bakarra da bi ozeanoetan kostaldeak dituena, Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan hain zuzen ere. Mugakideak hauexek ditu: Panama ipar eta ipar-mendebaldean, Ozeano Barea mendebaldean, Valle del Cauca hego eta hego-ekialdean, Antioquia eta Risaralda ekialdean eta Karibe itsasoa ipar-ekialdean[1] 46.530 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 505.046 biztanle zituen[3]. Hiriburua Quibdó da (114.548 biztanle 2010ean)[4].
Chocó | |||
---|---|---|---|
Kolonbiako departamendua | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Pazifikoko eskualdea | ||
Hiriburua | Quibdó | ||
ISO 3166-2 | CO-CHO | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 6°19′N 77°00′W | ||
Azalera | 46.530 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 505.046 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 10,8 bizt/km² | ||
http://www.choco.gov.co/index.shtml |
30 udalerri eta 147 korrejimendu ditu[1]. Quibdo, Istmina, Nóvita, Acandí eta Solano dira populatuenak. Biztanle gehienak beltzak edo "afro-kolonbiarrak" dira (%90), mulatoak %6 eta indigenak (Emberá-Wounaan etniakoak) %4.