From Wikipedia, the free encyclopedia
Clemens Wenzeslaus Brentano (Koblentza, 1778ko irailaren 9a - Aschaffenburg, 1842ko uztailaren 28a) alemaniar olerkari eta eleberrigilea izan zen. Erromantizismo alemaniarraren famatu nagusietako bat izan zen.
Clemens Brentano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Koblenz-Ehrenbreitstein (en) , 1778ko irailaren 8a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Aschaffenburg, 1842ko uztailaren 28a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Aschaffenburg |
Familia | |
Aita | Peter Anton Brentano |
Ama | Maximiliane Brentano |
Ezkontidea(k) | Sophie Mereau (en) Auguste Bußmann (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Brentano (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Halle-Wittenberg (en) Bonngo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, collector of fairy tales (en) eta antzerkigilea |
Enplegatzailea(k) | Marburgeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | erromantizismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bettina von Arnimen neba eta Christian Brentano, Franz Brentano, Lujo Brentano eta Gisela von Arnimen osaba izan zen. Hallen eta Jenan ikasi zuen eta Christoph Martin Wieland, Johann Gottfried von Herder, Johann Wolfgang von Goethe, Karl Wilhelm Friedrich von Schlegel, Johann Gottlieb Fichte eta Ludwig Tiecken laguna izan zen. 1798tik 1800era Jenan bizi izan zen, erromantizismo alemaniarraren lehen erdian. Ondoren, Gottingen, Heidelberg, Berlin eta Dülmen hirietan bizi izan zen. Bizitza nomadaz nekatuta, 1818an fede katolikoaren praktikara itzuli zen eta Dülmengo monasterioan giltzapetu zen. Bere bizitzaren azken zatia Regensburgen, Frankfurten eta Munuchen eman zuen, katolizismoa zabaltzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.