Moherreko Amildegiak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Moherreko Amildegiakmap

Moherreko Amildegiak (ingelesez: Cliffs of Moher; irlanderaz: Aillte an Mhothair, literalki "hondamendiaren amildegiak") The Burren eskualdeko hego-mendebaldeko mugan daude, Irlandako Errepublikako Clareko konderriko Liscannor, Doolin eta Lahinch udalerrietatik hurbil.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Moherreko Amildegiak
Thumb
Motaamildegi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Thumb
Koordenatuak52°56′10″N 9°28′15″W
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboaClareko konderria
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Itxi
Moherreko Amildegiak

Amildegiak, Hag's Head deritzon tokian, Ozeano Atlantikoaren gainetik 120 metrora altxatzen dira eta zortzi kilometro luzez hedatzen dira, 214 metroko altuerara iritsi arte.

O'Brienen Dorrea (O'Briens Tower), gutxi gora-behera, amildegien erdian dagoen harrizko dorre zirkular bat da. 1835ean Sir Cornellius O'Brienek eraiki zuen, garai hartan ere, toki hartara joaten ziren ehundaka turistentzako behatoki izan zedin. Talaiaren tontorretik itsasorantz so eginda, Aran Uharteak eta Galway badia daude, eta egun garbiz, atzean, Connemara eskualdea eta Maumturk mendiak ere ikus daitezke.

Amildegiak, atrakzio turistiko azpimarragarriak dira, horren ondorioz, bertan bisitagunea eta geltokigunea daude. Amildegiak kostaldean barna eta euren luzera osoan zeharkatzen dituen bidezidor bat ere badago.

1987ko The Princess Bride (Printzesa Emaztegaia) filmean "Erokeriaren Amildegiak" (Cliffs of Insanity) izenez agertzen dira.

Iruditegia

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.