Conchita Martínez
Hueskako tenislari ohia eta entrenatzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Conchita Martínez, jaiotzez Inmaculada Concepción Martínez Bernat (Monzón, Huesca, Aragoi, 1972ko apirilaren 16a) Hueskako tenislari ohia da. Espainiako teniseko selekzio-kapitain ohia da, emakumezkoena (2013-2017) eta gizonezkoena (2015-2017), eta Nazioarteko Tenisaren Ospearen Aretoko kidea.[1][2]
Conchita Martínez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monzón, 1972ko apirilaren 16a (52 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta tenis entrenatzailea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 739–297 |
Binaka i/g | 414–232 |
Rankinga | 2 tennis singles (en) (1995eko urriaren 30a) 7 tennis doubles (en) (1993ko urtarrilaren 11) |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | |
conchitamartinez.com | |
Bere karreran, Wimbledongo Txapelketa irabazi zuen 1994an, eta bi Grand Slam-etan finalista izan zen, Australiako Irekian (1998) eta 2000ko Roland Garros txapelketan, denak bakarka. Gainera, hiru Joko Olinpikotan hiru domina lortu zituen eta selekzio nazionalarekin Federazio Kopako bost titulu eta bost azpitxapel lortu zituen. Garbiñe Muguruzaren entrenatzailea da 2020ko denboralditik.[3]
2021eko abenduaren 12an, WTAk 'Urteko entrenatzailea' 2021 saria eman zion.