Corín Tellado
From Wikipedia, the free encyclopedia
Corín Tellado, literaturan Corín Telladoz gain, Ada Miller eta Ada Miller Leswy ezizenaz ere sinatu zuen, jaiotzez, María del Socorro Tellado López (Viavélez, El Franco, Asturias, 1927ko apirilaren 25a - Gijón, Asturias, 2009ko apirilaren 11)[1] amodio edo maitasun eleberrigile idazle oparoa izan zen. Literatura erromantiko oso emankorreko idazlea izan zen, 1946 eta 2009 artean 5.000 eleberri eta kontakizun inguru zituen, eta 27 hizkuntzatara itzuli ziren. Bere eleberrietako 400.000.000 ale baino gehiago saldu zituenez, 1994ko Errekorren Guinness Liburuan espainieraz gehien saldutako egiletzat hartu zuten, eta 1962an jada UNESCOk Miguel de Cervantesen ondoren espainieraz irakurriena zela adierazi zuen.[2] Haren lanak formatu digitalean berrargitaratzen jarraitzen dute.
Corín Tellado | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Socorro Tellado López |
Jaiotza | Viavélez (en) , 1927ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Gijón, 2009ko apirilaren 11 (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Corín Tellado, Ada Miller eta Ada Miller Leswy |
Genero artistikoa | romance novel (en) nobela erotikoa children's novel (en) eleberria conte (en) |
corintellado.com | |