Danimarka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Danimarka[1] (danieraz: Danmark ˈd̥ænmɑɡ̊ ahoskatua), ofizialki Danimarkako Erresuma (danieraz: Kongeriget Danmark, ˈkɔŋəʁiːəð ˈd̥ɛnmɑɡ̊ ahoskatua), Iparraldeko Europako estatu bat da, Suediaren hego-mendebaldean eta Norvegiaren hegoaldean kokatua, hegoaldean Alemania mugakide duena. Erresumak bi lurralde autonomo ditu Ipar Atlantikoan: Groenlandia eta Faroeak. Eskandinaviar herrialde bat da, eta historiaren nahiz kulturaren aldetik lotura estuak ditu bere auzoko Suedia eta Norvegiarekin. Kopenhage du hiriburu.
Danimarkako Erresuma | |||
---|---|---|---|
Kongeriget Danmark | |||
Ereserkia: Der er et Yndigt Land | |||
Goiburua: Guds hjælp, Folkets kærlighed, Danmarks styrke ("Jainkoaren laguntza, Herriaren maitasuna, Danimarkaren indarra") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Kopenhage 55°40′34″N 12°34′8″E | ||
Azalera | 42.925,46 km² | ||
Punturik altuena | Møllehøj (en) (170,86 m) | ||
Punturik sakonena | Lammefjord (en) (−7,5 m) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Suedia, Norvegia eta Alemania | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia konstituzional | ||
Danimarkako monarka | Frederik X.a Danimarkakoa | ||
Danimarkako lehen ministroa | Mette Frederiksen | ||
Legebiltzarra | Folketing | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.827.463 (2019) 0 (2019) | ||
Dentsitatea | 135,76 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 gizon: 20 gizon: 21 emakume: 18 gizon: 20 emakume: 16 | ||
Emankortasun-tasa | 1,67 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 36.238 (2015) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | 5 | ||
Bizi-itxaropena | 80,70488 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 27,7 (2019) | ||
Giza garapen indizea | 0,929 (2017) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 324.871.968.807,47 $ (2017) 17.972.315.397,868 (2016) | ||
BPG per capita | 57.218 $ (2017) 2.751 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 313.363.837.170 nazioarteko dolar (2017) 22.987.013.826 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 54.356,448 nazioarteko dolar (2017) 3.662,259 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 1,1 % (2016) | ||
Erreserbak | 75.244.445.865 $ (2017) 11.028.643.272 (2016) | ||
Inflazioa | 0,5 % (2016) 0,2 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: VIII. mendea | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +45 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | DK | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | DNK | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.Europlug (en) , Schuko (en) , Type E (en) eta Type K (en) | ||
Internet domeinua | .dk | ||
denmark.dk |
Danimarka monarkia konstituzionala da, demokrazia parlamentariotzat eratua. Herrialde zentralizatua da, baina Groenlandiak eta Faroeek autogobernua dute. Danimarka kontinentalean dautza erresumaren botere judizial, legegile eta exekutiboa. Faroeak erresumaren barnean dagoen herritar-komunitatea da; eta Groenlandia, bereizirik dagoen eta autodeterminazio eskubidea onartzen zaion herria. 1973an Danimarka Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina Faroeek eta Groenlandiak kanpoan geratzea erabaki zuten.