From Wikipedia, the free encyclopedia
Desmond Dekker 1941eko uztailaren 16a - 2006ko maiatzaren 25a, jamaikar ska eta reggae musika abeslari eta musikagile izan zen. The Aces (Wilson James eta Easton Barrington Howard-ez osatua) taldearekin batera, jamaikar nazioarteko arrakasta eskuratzen lehenetako bat izan zen Israelities-ekin. 007 (Shanty Town) (1967) eta It Mek (1968) arrakastatsuak ere ondu zituen. Bob Marley baino lehenago, Jamaikan eta atzerrian ezaguna izan zen.
Desmond Dekker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kingston, 1941eko uztailaren 16a |
Herrialdea | Jamaika |
Heriotza | Thornton Heath (en) , 2006ko maiatzaren 25a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Streatham Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria eta kantugilea |
Genero artistikoa | reggaea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Trojan Records Island Records |
desmonddekker.com | |
|
St. Andrewn (Jamaika) jaiotakoa, Kingstonen hazi eta Alpha Boy's School ikastetxera joan zen. Ama hildakoan, aitak St. Maryra bidali zuen eta geroxeago, St. Thomasera. Han jostun gisan lan egin zuen, Kingstonera itzuli eta soldatzaile lana egin aurretik. 1961ean Studio Oneeko Coxsone Dodd eta Treasure Isleko Duke Reidrentzat proba bat egitera ausartu zen. Ez ziren haren adimenaz ohartarazi, beraz, Beverleyko Derrick Morganentzat proba egin zuen. Jadanik, Derrick Morgan konpainiako izar nagusia zen.
Desmond Dekker Europara ska musika eramaten garrantzitsuenetako bat izan zen: 70eko hamarkadan erritmo bera birsortzera eraman zuen, jarraitzaileek "Two-tone" deritzon bigarren ska olatuaz.
Morganen laguntzaz, kontratu bat izenpetu zuen, baina lehen albuma ez zuen 1963 arte grabatu, Honour Your Father and Mother, Sinners Come Home eta Labour for Learning barruan zirelarik. Orduan, Desmond Dekker ezizen artistikoa hautatu zuen (bataio izena Desmond Dacres zuen). Laugarren singela uharteko izar handiena bilakatu zen. Kantak King of Ska du izena eta The Cherrypiesen laguntzaz (The Maytals izenaz ere ezagunak) egin zuen. Harrezkero, Dekkerek lau anaia elkartu zituen, Carl, Patrick, Clive eta Barry, The Four Aces osatzeko. Howardekin batera, arrakastako kanta asko grabatu zituen, Parents, Get up Edina, This Woman eta Mount Zion barne.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.