Diapositiba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Diapositiba film edo pelikula garden batean positiboki errebelatzen den argazki bat da, gehienetan ohiko paperezko argazkiak baino askoz ere txikiagoa eta maneiatzeko kartoizko edo plastikozko lauki txiki batean sartzen dena. Diapositibak handiago ikusteko, diapositiba-proiektoreak eta leiar batez egindako ikusgailuak erabiltzen dira.
- Artikulu hau argazki-motari eta dagokion argazki-pelikulari buruzkoa da; aurkezpen digitaletako orri bakoitza gaitzat duena beste hau da: «Aurkezpen digital»
Diapositibei filmina ere deitzen zaie, filmina baten karratuak mozterakoan lortzen baitira.