From Wikipedia, the free encyclopedia
Dublindarrak (jatorrizko ingelerazko izenburua Dubliners) James Joycek idatziriko 15 kontakizun laburren bilduma da, lehendabiziko aldiz 1914 urtean inprimatu zelarik. Hamabost kontakizunek XX. mende hasierako aurreneko urteetako Dublin hiria agertarazten dute, baita irlandar erdi mailako gizartearen deskribapena egin ere.
Dublindarrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | James Joyce (1914) |
Argitaratze-data | 1914ko ekaina |
Generoa | Kontakizun laburra |
Jatorrizko izenburua | Dubliners |
Herrialdea | Irlanda |
Orrialdeak | 160 |
ISBN | 0-486-26870-5 |
OCLC | 23211235 |
Euskaraz | |
Izenburua | Dublindarrak |
Itzultzailea | Irene Aldasoro |
Argitaratze-data | 1999 |
Bilduma | Narrazioa |
Orrialdeak | 332 |
ISBN | 9788488669810 |
Kontakizun hau Irlandar nazionalismoa puri-purian zegoen garaian idatzi zen, izakera eta borondate nazionala bilatzeko xedea erakutsiz; historia eta kulturaren bidegurutzea da, Irlanda herrialdea hainbat ideia eta eraginenpean dagoen garaia. Joycen epifaniaren ideiaren erdi-erdian kokatzen dira: pertsonaiak berekiko ulermen eta argitasuna duen unea da. Dublindarrak kontakizuneko pertsonaia askok Joycen jarraieko Ulises eleberrian agertzen dira, baina garrantzi gutxigoko nortasunekin. [1] Bildumaren lehen kontakizunek narratzaile edo kontalari gisa haurrak dituzte, eta kontakizunak aurreruntz egiten duenez, hauen bizi eta kezkak jende helduarenak bilakatuko dira. Lerro hau izango da Joycen bilduma hiru ataletan banatuko duena: haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa.[2][3][4]
Eleberri honen euskararatzea Irene Aldasorok burutu eta Alberdania argitaletxeak argitaratu zuen 1999an. Itzulpenari Euskadi Saria eman zioten.
1987an John Huston estatubatuar zuzendariak bere azken filma izango zenaren bidez eleberri honetako azken istorioa izenburu berdineko The Dead filman zinemaratua izan zen.
2018an Garbi Losada zuzendariak eleberriaren azken ipuina ("Hildakoak") antzerkietara eraman zuen euskaraz Ados Teatroaren eskutik. Testuaren egokitzapena José Antonio Vitoria-rekin egin zuen Losadak.[5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.