fisikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Edme Mariotte (Til-Châtel, 1620 inguruan - Paris, 1684ko maiatzaren 12an) apaiz eta fisikari frantziarra izan zen.
Edme Mariotte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dijon, 1620 inguruan |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1684ko maiatzaren 12a (63/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, apaiz katolikoa, botanikaria eta fisikaria |
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolikoa |
Til-Châtel barrutiko administraria zen Simon Mariotteren seme gazteena izan zen. Familia inportantea zuen, esate baterako bere anaia Jean Mariotte Parisko parlamentuaren administratzailea izan zen 1630 eta 1682 artean.
Luis XIVaren finantza ministroa zen Jean-Baptiste Colbertek animatu zuen Mariotte 1668an parisko Zientzia Akademian sartzera. Bertan gasekin egindako esperimentuen berri eman zuen 1676an aurrerago Boyle-Mariotteren legea izenaz ezagutuko zena. Boylek egin bezala berak ere "tenperatura konstantean gas baten bolumena eta presioa alderantziz proportzionalak direla" frogatu zuen. Bien omenez Boyle-Mariotteren legea izendatu zen aurkikuntza hau.
Frantziako fisika arloaren fundatzaileetako bat kontsideratua dago. 1654 eta 1658 artean fisika irakaslea izan zen. Aztertu zituen beste arlo batzuk optika, solidoen elastikotasuna eta hidrodinamika izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.