From Wikipedia, the free encyclopedia
Egoera zibila gizabanakoaren bizitzako egoerak finatzen dituen eskubide, betebehar edo ahalmen multzoari deritzo. Normalean beste gizabanakoekiko harremanek eta harreman horiek izateko zilegitasunak zehazten dute.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Kontzeptu honek aldaketak jasan ditu historian zehar. Erregistro zibila dugu hau jasotzen duen sistematzat.
Egoera hitzari erromatar zuzenbidean Status deritzo eta honek gaitasun juridikoari egiten zion erreferentzia, hau hiru gradukoa zen: Libertatis, Civitatis eta Familiae. Egoera hau paterfamiliasen menpe zegoen.
Erdi Aroaz geroztik beste irizpide batzuk jarraitu ziren, erlijioa, arbasoak, ezkontza eta kalitate pertsonalak besteak beste, eta hauen arabera ezartzen ziren gizartean eskubideak eta betebeharrak.
Frantziako Iraultzak berdintasun juridikoari egindako aldarrikapenek egoera zibilaren kontzeptuari pixua galarazi diote. Baina hala eta guztiz ere hainbat faktorerengatik egoera zibilak zenbait ezberdintasun sortzen ditu pertsonengan (gaixotasunek, sexuak, familiak, etab), honela egoera zibilak pertsona batek bizi ditzakeen egoera juridiko ezberdinak justifikatzen ditu.
Espainiaren kasuan sartuaz gero hau ez da inoiz definitu. Baina doktrinaren alde handiarentzat lehen aipatu dugunez pertsonak egonkortasunez bizitako egoerek dituzten eskubide, betebehar edo ahalmen multzoaren iturria dela aipatzen du. Hau honela dela esanda egoera hauek daude onartuta:
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
|
Atal edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Egoera zibila arlo juridikoan eraentza propioa du. Ezaugarri aipagarriekan honako hauek dira:
1- Pertsonari atxikia: pertsonaren ezaugarria, Kode Penalak ( 401 arti) eta Kode Zibilak (1902 art) babestua.
2- Ordena publikoko gaia: giza taldea antolatzeko egituraren funtsezko elementuak. guztiz derrigorrezkoak diren arauak osatzen dute.
3- Efikazia:erga omnes , hau da, edonoren aurka.
4- Egonkortasuna: alda daitekeen arren irautego joera du egoera zibilak.
5- Ezintasunak: xedatu/ besterendu/ errenuntziato/ prekribatu--> borondatearen autonomiaren jokotik kanpo dago, xedaezina eta errenuntziaezina da. ( K.Z 6,2 art)
Egoera zibilei atxikiturik dauden ezaugarriak aztertuz jarriaz gero lehenik eta behin aipatu behar dugu hauek pertsonari atxikituta daudela eta ezin direla salgai jarri. Bestalde hauek ordena publikoa bermatzeko tresna direla aipa genezake.Honetaz gain beraien hedapena gizaki guztiengana iristen da alegia ''Erga Omnes da. Jarrera ikusiaz gero jarrera egonkorra du alegia irauteko helburuarekin sortu dira. Gizakiaren borondate autonomiaren kanpo dago , pertsona batek ezin du honekin nahi duena egin hain zuzen ere.
Egoera zibilak kudeatzen dituzten erakundeak begiratuaz gero honetan ondoren aipatuko dugun erregistro zibilean idatzia dago, bestalde Ministerio Fiskalak parte hartzen dute.
Egoera zibilek duten alderdi polemikoa dela esan genezake. Hau pertsona batek bere sexua aldatzeko borondatez ebakuntza mediku bat jasatean datza.
Espainian XX. mende osoan zehar, emakumearen eta batez ere ezkonduen jarduteko gaitasuna hauek diskriminatzeko arrazoi bat izan da. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak sexu-arrazoienganako diskriminazioa erabat baztertzen du eta derogatutzat edo Konstituzioaren kontrakotzat jo behar da edozein arau, arau horrek eskubideak edo obligazioak emateko edo errekonozitzeko, bereizteko kasu gisa, sexua kontuan hartzen badu. Konstituzioarekin batera, Kode Zibila ukitu zuen erreformetako batek, espresuki 11/1990, urriaren 15eko Legeak), lehe testu horretan, emakumearekiko diskriminazio-arrasto guztiak kentzea izan zen. EKE 170.2 artikuluaren azken erreforma ( ED 762/1993, maiatzaren 21ekoa), zeinaren arabera, jaiotz inskripzioan (hembra) beharrean gaur egun ( mujer) jartzen den.
de na den, sexua, pertsonaren identitatearen zerbait da gainera sexuen arteko bereizketak oraindik ere badu garrantzia ordenamendu juridikoan eta zuzenbide zibilean. honela pertsona baten sexua jaiotza-inskripzioan easnbidez jaso behar da (EZL 41. eta EZEko 170.2 artk) artikuluen arabera. gainera sexuak jaioaren izena baldintzatuko du, zeren izen multzoak inskribatzen denaren sexuari buruzko errakuntzarik ezin du eragin ( EZL 54-II.art.)
Sexuaren inguruan egon den azken arazko juridikoa izan da ea onartzen den pertsonari eman zaion sexua zuzentzea ( transexualitate kasuetan): hau, da, psikoki eta sozialki jaso nahi den sexuaren eta sexu kromosomikoaren artean desoreka dagoenean, izan ere, horietako kasu gehienetan, tratamendu hormonalean eta kirurgia transexualaren laguntzaz, transexualak bere ezaugarri fisikoak, berak nahi duen sexura egokitzen baititu.
Gaur egun Transexualei izena aldatzeko eskubidea bermatzen zaie eta sexua aldatzea nortasuna librrki hazteko oinarrizko eskubidearekin lotu izan da jurisprudentzialki. Aldaketa hau jaiotz inskripzioan jaso behar da. Transexualitateak sortutako arazoetako bat operazioaren ordainketa da, Zerbitzu publikoek ala Gizabanakoak. EAEren kasuan Osakidetzak ordaintzen du.
Transexualitatearen arazoa jurisdikzio arruntera bideratu ostean, Auzitegi Gorenak lau epaietan ezarri zuen doktrina. Suposamendu guztietan, transexualak gizinezkoak dira, beharrezko tratamendu kirurgikoa eta tratamendu hormonalaren bidez emakumezkoen antzeko kanpo barne organoez osatutako sexu-morfologia artifiziala lortu dutena. Oinarri nagusi hauek ezarri ziren.
(1) transexualitatea egungo arazo bat da, kirurgia plastikoaren ustegabeko aurrerapenei esker posible izan dena.Erregulazio berezi baten ezean, jurisprudentziak, ordenamendo juridikoa osatzeko funtzioa betez, zuzenbide positiboa eta indarreango errealitate soziala sinkronizatu behar ditu arau aplikagarriaren, exegesi egokia eginez.
(2) Nortasuna libreki hazteko oinarrizko eskubideak ( EK 10.1 artikuluan jasoak), islada hermeneutiko zabala du, zeinak baimentzen du, hazkuntza horretan, gizakiaren forma-fisikoaren aldaketak sartzeak, beti ere horrek ez badu eragiten delitu- egintzarik edo egintza ilizito zibilik.
(3) Aldaketa fisiko hori, transexualaren jaiotz inskripzioan jaso eta, ondorioz, sexu aipamena eta izen berezia, sexu berrira egokitu behar dira.
arazo hau hurrego legearen bitartez dago arautua: 3/2007 legea, pertsonen sexuaren aipamena erregistroan zuzentzeari buruzkoa.
http://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/lo3-2007.html#
Beste arazoetako bat, sexu aldatzearen operazioa nork ordaindu behar duen da. Gizarte Segurantza eta Osasun Zerbitzu publikoek bere gain hartu behar duten edo ez. Azkenik eskubide hau behin baino gehiagotan onartu behar den edo ez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.